XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katagorriak zuhaitzetako enborretan izaten du bere gordelekua.

Negua heldu aurretik janaria bildu eta bere etxetxoan gordetzen du.

Ondoren, bere gordelekuaren irteera ixten du hotzik ez dadin sartu.

Hala ere jan faltaz edota hotzez, nahiko katagorri hiltzen da neguan zehar.

Penagarria benetan! Horregatik, udaberria iristean, oso pozik egon ohi dira bero egiten duelako eta janaria nonahi aurki dezaketelako.

Katagorriei atsegin zaizkien janari batzu hauek dira: marrubiak, arrautzak, harrak, kilkerrak, ezkurrak, pinaburuak, urrak...

Lozorrotzen diren beste animaliek ere katagorrien antzera egiten dute.

Ardiek hotzetik babesteko beren gorputza ile luzez estalirik eduki dute negu osoan.

Orain gero eta bero gehiago egiten du eta artzainek moztu egiten diete.

Gero moztutako artilez galtzerdi ederrak egin daitezke.

Zelaiak elurrez estalirik daudenean, ardiak txabola barruan egoten dira, baina udaberrian kanpoan igarotzen dute egun osoa han eta hemen belarra jaten.